Ander Martinez de Rituertok finalerako txartela lortu du

Ataria 2022ko abuztuaren 3a

Ander Martinez de Rituerto, Espainiako txapelketan.

Real Sociedad taldeko pertika jauzilari tolosarrak 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan ari da parte hartzen, eta 5,20 metrotako jauziarekin finalerako plaza ziurtatu du.

1.500 kirolari baino gehiago Munduko Txapelketa ari dira jokatzen Calin, Kolonbian. Horien artean aurkitzen da Ander Martinez de Rituerto Real Sociedad taldeko pertika jauzilari tolosarra, zeina dagoeneko finalerako txartela eskuratu du. Espainiako selekzioak aukeratu zuen 20 urtez azpiko Munduko Txapelketara joateko, eta tolosarrak ez du hutsik egin. 5,20 metrotako jauziarekin finalerako plaza ziurtatu du, eta horrez gain, bere marka pertsonala berdintzea ere lortu du.

Larunbatean, abuztuaren 6ean, bukatuko da Munduko Txapelketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!