Tolosaldeak laugarren jarraitzen du

Ataria 2022ko abuztuaren 1a

Atzo jokatu zuten XI. Euskotren Bandera Lekeitioko uretan. Argazkia: Aitor Arrizabalaga.

Larunbatean Getxoko Bandera lortu zuen Oriok, eta igandean berriz, Euskotren Banderarekin egin zen Lekeitioko uretan. Oraindik erabakita ez dagoen arren, kolore horia hartzen ari da liga.

Asteburu borobila izan da oriotarrentzat. Izan ere, azken bi garaipenak lortu ditu talde horiak; larunbatean Getxoko Bandera lortu zuen eta, igandean berriz, Euskotren Banderarekin egin zen Lekeitioko uretan erakustaldia eman ostean. Oriotarrek sei bandera jarraian bereganatu dituzte eta lidertza sendotu dute Euskotren Ligako sailkapen nagusian.

Euskotren Ligako sailkapen nagusian Orio da liderra 30 punturekin. Arraun Lagunak da bigarren 26 punturekin. Hirugarren postuan dago Donostiarra 13 punturekin eta laugarren da Tolosaldea 11 punturekin.

Hurrengo asteburuan

Datorren larunbatean, abuztuaren 6ean, Emakumeen III. Mapfre Bandera izango da jokoan, Hondarribian. Eta igandean, berriz, abuztuaren 7an, Getariako XIII. Ikurrina, 500. Urteurrena Saria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!