Mattin Zubeldiak urrezko domina eskuratu du Logroñon

Ataria 2022ko abuztuaren 1a

Tolosaldea IKTko igerilariak 200 metro bizkar estiloan 2'07''87 denbora egin du, Las Norias kirol gunean jokatu den infantil mailako XLIII Espainiako udako igeriketa txapelketan.

Tolosaldea IKT taldeko Mattin Zubeldia igerilariak lau egunetan zehar, uztailaren 28tik 31era, Logroñoko Las Norias kirol gunean jokatu den infantil mailako XLIII Espainiako udako igeriketa txapelketan parte hartu du. 200 metroko bizkar igeriketa proban lehenengo tokian sailkatzea lortu du 2'07''87 denbora eginez, eta honenbestez, urrezko domina jantzi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!