Juan Mari Jauregi oroitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Ataria 2022ko uztailaren 29a

Gaurko egunez duela 22 urte Tolosan hil zuen ETAk Gipuzkoako gobernadore zibil izandakoa. Tolosako Udaleko zinegotzi ere izana zen, eta gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako ekitaldian izan dira Tolosako udal ordezkariak ere.

Juan Mari Jauregi ETAk hil eta 22.urteurrenean oroitzapen eta bakearen aldeko keinua egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Xabier Ezeizabarrena lehendakaria buru, bost batzarkide taldeetako ordezkariak bertan zirela.

Ekitaldian parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Tolosako Udaleko ordezkariek ere. Donostian izan da, Olatz Peon alkatea. Ekitaldian izan dira, Jauregi zenaren alarguna, Maixabel Lasa, eta Maria Jauregi alaba ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!