Tarragonako Gimnastic-ek Ander Gorostidi fitxatu du

Ataria 2022ko uztailaren 29a

2024ko ekainera arteko kontratua sinatu du futbol jokalari tolosarrak Tarragonako taldearekin.

Ander Gorostidi (Tolosa, 1996) Tarragonako Gimnastic taldeko jokalaria da dagoeneko. Azken bi denboralditan AD Alcorcon taldean jokatu du Gorostidik eta taldearekin duen lotura amaitu ondoren kontratua sinatu du Kataluniako taldearekin. 2024ko ekainera bitartean arituko da Tarragonako Gimnastic-en.

Gorostidik Realeko beheko kategorietan abiatu zuen bere futbol ibilbidea, eta Sanserekin, ia 100 partida jokatu zituen brontzezko kategorian; 11 gol sartu zituen eta Bigarren A mailara igotzeko bi kanporaketetan lehiatu zen.

Raul Agnek Nastic taldearen entrenatzailearen esanetan, Gorostidik taldeko erdilarien lerroari "kalitatea eta zorroztasun taktikoa" eskainiko dizkio; bere ezaugarrien artean nabarmendu du bere aldakortasuna, bai defentsarako kokapenarekin, bai taldekideekin jolasteko duen gaitasunarekin. "Etorrera bikaina du arerioaren eremura, eta horren adibide dira, 2019-2020 denboraldian, Sanseko kapitain zela sartutako 6 golak".

Gorostidik dagoeneko burutu du lehen entrenamendua Tarragonako Gimnastic-ekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!