Gaur jokatuko dira Tolosa CF-ko pala txapelketaren finalak

Ataria 2022ko uztailaren 29a

Berazubiko frontoian, 18:00etatik aurrera jokatuko dira finalak. Zozketa eta sari bereziak banatuko dira eta porra asmatzaileentzat afari bana zozkatuko da.

Gaur, uztailaren 29an, jokatuko da 54. Tolosa CF-ko pala txapelketaren finala, Tolosa CF-ren mendeurrenaren barruko ekitaldien barruan kokatu dutena.

Berazubiko frontoian jokatuko dira partidak. Bikote hauek lehiatuko dira:

  • 2. mailan: Zurutuza-Manterola / Altuna-Zabala
  • Emakumezkoetan: Balerdi-Urien / Lopez-Aldasoro
  • 1. mailan: Zabala-San Migel / Loidi-Eskudero

Ikusleen artean sari bereziak banatuko dira gaurko partidan eta porra asmatzaileentzat afari bana izango da. Partida 18:00etan hasiko da Berazubiko frontoian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!