Jon Laukvik organistaren eta Mirua taldearen kontzertuak abuztuan

Ataria 2022ko uztailaren 26a

Musika Hamabostaldiaren barruan kontzertua emango du Jon Laukvik organistak abuztuaren 2an, Santa Maria Elizan. Herriko auzoak dinamizatzeko abiarazitako Beste Plazak ekimenaren barruan Mirua taldea ariko da Aldaba auzoan, abuztuaren 27an.

Jon Laukvik organistaren eta Mirua taldearen kontzertuez gozatu ahal izango da abuztuan Tolosan. Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Jon Laukvik organista norvegiarraren kontzertua egongo da abuztuaren 2an, 20:00etan Tolosako Santa Maria elizan. Europan, Kanadan, Japonian, Korean, Israelen eta Estatu Batuetan egin ditu birak, eta Tolosan emango duen kontzertua ere berezia izango da.

Horrez gain, aurten Zumarditxikian egin den Kultura Plazara jaialdiaren ondoren, Tolosako Udalak, jarraipena emateko asmoz, Beste Plazak programa osatu du herriko auzoak dinamizatzeko. Oraingoz, udalak aurreratu duenez, Mirua taldearen kontzertua egongo da abuztuaren 27an, 19:00etan Aldaba auzoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!