2022/09/09 09:00 - 20:00
Harizpe erretirodun eta pentsiodunen elkarteak antolatu du Arantzazura irteera. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 40 euro. Tolosatik Arantzazura joango dira; mezaren ondoren aisialdira denbora izango dute eta ondoren Itziarko Ostatuan bazkalduko dute. Bazkal ondoren, Zarautz bisitatzeko aukera izango dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?