Irati Lakunza munduko txapeldunorde geratu da

Ataria 2022ko uztailaren 24a

Argazkia: @GipuzkoaKirolak

Kolonbiako Calin ari dira hegatsdun igeriketako munduko txapelketa ospatzen eta 400 metroko proban bigarren egin du tolosarrak Douyere Manon frantsesaren atzetik.

Irati Lakunza Elizalde tolosarra munduko txapeldunorde da. Hegatsdun igeriketako munduko txapelketa egiten ari dira Kolonbian eta 400 metroko urperaketa proban bigarren egin du 3 minutu, 5 segundo eta 26 ehuneneko denborarekin.

Lehen postuan sailkatu da Douyere Manon frantsesa (3.03.02) eta brontzea lortu du Yi Chuan Xu txinatarrak (3.07.54).

UR GAINEKOAN, SEIGARREN
Gainera, 400 m ur gainekoan seigarren postua lortu du Irati Lakunzak Munduko Txapelketan, txapelketa bera borobilduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!