Tolosa CF mendeurrena

Reala eta Osasunaren arteko partida mendeurrenetik kanpora

Ataria 2022ko uztailaren 23a

Berazubiko zelaiaren egoera ikusita eta partida Zubietara lekualdatu ondoren, Tolosa CF-k erabaki du partida mendeurreneko ekitaldietatik kanpora uztea; erositako sarreren dirua itzuliko diete bazkide eta abonatuei asteartetik ostegunera.

Tolosa CF-k gaur jakinarazi du Reala eta Osasunaren artean uztailaren 27an jokatzekoa den partida ez dela klubaren mendeurreneko ekitaldien barruan sartuko. Beroaldiaren ondorioz, Berazubiko zelaiaren egoera egokia ez zela ikusi eta gero, partida Zubietara lekualdatzea erabaki zuten ostiralean. Gaur sare sozialetan iragarri du klubak erabakia: "Horrelako ekitaldi batek ez du zentzurik Berazubin jokatzen ez bada"

Bazkideak eta abonatuek erositako sarreraren dirua uztailak 26tik 28ra (biak barne) Berazubin jaso ahal izango dute, 19:00tik 21:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!