Gehigarria: osasuna eta jarduera fisikoa

Gelditu, osatu ahal izateko

Ataria 2022ko uzt. 31a, 15:59

Sena Masaje Zentroan Ane Zuloagak eskaintzen duena ez da masaje bat bakarrik, esperientzia bat da. «Hona etortzen denak geldialdi bat egiteko aukera izatea nahi dut, osatu ahal izateko. Kanpoko munduaz deskonektatu eta bere barnearekin konektatuaz, osasunean oreka lortzeko».

 

Hainbat eskarmentu pilatu ondoren, urrian ireki zuen bere espazioa Tolosako Rondilla kalean. Terapia alternatiboak erabiltzen ditu eta bertara joaten denak beharraren araberako esperientzia pertsonalizatua jasotzen du. Esperientzia guztietako produktu eta teknikei garrantzia ematen die, horregatik olio esentzialak, bach loreak eta tibetar ontzien bibrazioen bidezko terapia erabiltzen ditu, besteak beste.

Zerbitzuei dagokionez, masaje terapeutikoak ematen ditu, giharrak eta artikulazioak mugitu eta tentsio edo gainkargak arintzeko. Drainatze linfatikoarekin, sistema linfatikoan geratzen diren edemak xurgatzen laguntzen du, sistema hori aktibatuz eta arinago sentiaraziz. Erreflexologiak oinazpian masajea ematean datza eta mezu bat bidaltzen da organo edota gihar jakin batengana, funtzionamendua egokitu dezan. Esperientzia sentsorialak ere eskaintzen ditu, harri bolkanikoak erabiliz eta masaje erlaxagarrien bitartez. Horrez gain egurterapia bidez zelulitisa ere tratatzen du.

Ayurvedan oinarritutako terapiak ditu gogokoen. «Ayurveda medikuntza, Indiako kulturan gaixotasunak sendatu eta prebenitzeko erabiltzen den metodoa da. Denboraren poderioz, medikuntza mota bat baino gehiago elikadura, gorputz eta adimen ohitura onak sustatzen zituen bizimodua zela zehaztu zen». Abhyanga masaje ayurvedikoa, fisikoan baino gehiago onura energetiko eta mentalean oinarritzen da, horregatik lasaitzen eta pentsamendu positiboak sustatzen laguntzen du, egunerokorako energiaz betearaziz. Shiro Champi masaje kraneofazialak, berriz, puntu erreflexuei eragiten die oreka fisiko, mental eta emozionala lortzeko bidean. Estresak eragin ditzaken min fisiko eta blokeoetatik organismoa askatzeko ere aproposa da. Onura gehiagorako, olio ayurvediko medizinalak erabiltzen ditu.

Maite du bere lana eta jendeak hori emaitzetan zein harremanetan jasotzen duela dio. «Konexio berezia izan dut beti masaje eta esku terapiekin, niretzako meditazio moduko bat izaten da. Jarduera honetan aritzea opari bat da, bete egiten nau». Zentroaren webgunean informazio gehiago dago eta hitzordua bertatik ere hartu daiteke. Gainera, opari txartel eskaintza zabala du.

 

SENA MASAJE ZENTROA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!