Gehigarria: osasuna eta jarduera fisikoa

Bizkarrezurraren zaintza

Ataria 2022ko uzt. 26a, 15:59

Biona kiropraktika zentroan gorputzaren funtzionamendua hobetzen laguntzen dute. Cristina Urrutibeazkoa kiropraktikoaren esanetan osasuna sintomen gabeziarekin lotzen badugu ere, bizkarrezurraren zainketa globalaz arduratzen dira Tolosan kokatuta dagoen zentroan. «Tratamendu modura ez, zaintza gisa ulertzen dugu kiropraktika», esan du Urrutibeazkoak.

Kiropraktikaren erdigunean dago egitura bera, bizkarrezurra. «Orno bakoitzak bere mugimendu zehatza du, baina askotan jaiotza traumatikoren batek, bizikletan ibiltzen ikastean izandako eroriko batek, lanagatiko estresak edo postura txarren batek orno horien blokeoa dakar, subluxazioa deitzen dioguna», dio zentroko arduradunak. Disfuntzio edo mugimendu falta horiek desorekak sortzen dituzte gorputzean, eta beraz, ornoei euren mugimendua berreskuratzen laguntzen dute Biona zentroko profesionalek.


Hori bezain garrantzitsua da bizkarrezurrak nerbio-sisteman duen eragina, kiropraktikoaren iritziz. «Nerbioek gure gorputzeko zonalde guztiak kontrolatzen dituzte, gihar, organo eta zelula guztiak. Printzipioz gure gorputzaren %9a bakarrik sentitzen dugu. Gainerako funtzionamendu guztia autonomoa da eta bizkarrezurraren subluxazio batek oharkabean pasatzen diren ondorioak ekar ditzake gure gorputzera».

Biona zentroan subluxazioak aurkitzeaz, aztertzeaz eta zuzentzeaz arduratzen dira, doikuntzen bidez bizkarrezurraren eta nerbio-sistemaren funtzionamendua onera ekartzen dute. «Doitzea mugimendu leuna, zehatza eta oinazerik gabekoa da», esan du Urrutibeazkoak. Horretarako, teknika ezberdinak erabiltzen dituzte eta artatu beharreko pertsonaren arabera egokitu.

Biona zentroan haur jaio berrietan espezializatuta daude: «Haur baten subluxazioaren jatorria amaren umetokian egon daiteke. Haur baten lehenengo une traumatikoa erditzea da eta prozesu horretan sor daitezkeen lesioek bizitza osoan iraun dezaketen patroiak sor ditzakete». Urrutibeazkoak zentrora gerturatzen diren kirolarien adibidea jarri du: «Gorputzari errendimendu osoa atera nahi izaten diote eta kiropraktikak horretan laguntzen die».

Gorputzak bere kabuz osatzeko gaitasuna duela dio Urrutibeazkoak. «Gure lana ornoek beren mugimendua berreskuratzen laguntzea da, zaintza hori bermatzea, gorputzak bere bidea segi dezan». Esku hartze txikiekin sumatzen den ongizate orokorra handia sumatzen dela dio kiropraktikoak.

 

BIONA KIROPRAKTIKA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!