Gehigarria: osasuna eta jarduera fisikoa

Elikadura zaindu osasuna zaintzeko

Ataria 2022ko uzt. 25a, 09:59

 

Josu Martinez Eizagirre mediku nutrizionistak 30 urteko esperientzia profesionala du. Tolosaldean kontsulta duen mediku nutrizional bakarra da. Tolosan du kokatuta bere lan lekua, Batxiler Zaldibia kalean.

Kontsultak dituen indarguneetan berezigarriena pertsonarekiko duen gertutasuna eta konfiantza da, bezeroarekin egin ohi duen harreman estua, alegia. Horrez gain, ematen den trataera guztiz indibiduala da. Bi puntu horiek «ezinbestekoak» dira, Martinezen arabera, pertsonaren atxikimendua lortzeko. «Gure tratamendua, elikadura tratamendua denez, pertsona horrek elikadura arau batzuk jarraitu beharko ditu gaur, bihar eta etzi, eta hori lortzea ez da erraza. Pertsonarekiko lotura hori ez baduzu lortzen, ez duzu motibaziorik lortzen, eta motibaziorik gabe prozesua gauzatzea oso zaila da».

Egiten duen lanak bi helburu nagusi ditu: batetik, elikadurarekin zerikusi zuzena duten gaixotasun edo trastornoak artatzea, eta, bestetik, bezeroari osasuntsu jaten erakustea.

Gaixotasun edo trastornoak sendatzeko tratatzen dituzte batzuetan, eta beste batzuetan sintomak gutxiagotzeko. Prebenitzeko ere izan daiteke, baina hori bai, guztietan elikadura arauak erabiliz. «Gure kasuan, elikadura neurriek beti izan behar dute zehaztasun zientifiko bat, eta zehaztasun zientifiko hori ez badago, ez dago elikadura neurri hori hartzeko ziurtasunik». Gehienbat honako gaixotasun eta trastornoak artatzen dituzte: obesitatea; elikadura portaeraren trastornoak diren bulimia eta anorexia; gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa kasu; minbizia, ez sendatzeko, baina bai prebenitzeko eta gero izan daitezkeen berrerorikoak ekiditeko; giltzurrunetako gaixotasunak, batik bat litiasia eta giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa; eta gaixotasun metabolikoak: diabetesa eta kolesterola. Horiei aurre egitea da Martinez mediku nutrizionistaren egiteko nagusia.

Baina horrez gain, osasun hezitzailea ere badenez, osasuntsu nola jan behar den ere erakusten du: «Pertsonak bere elikadura ohiturak aldatzen dituenean, konturatzen gara analisiak izugarri hobetzen direla, finean, pertsona horren bizi kalitatea hobetzen dela».

JOSU MARTINEZ MEDIKU NUTRIZIONISTA
  • Helbidea. Batxiler Zaldibia kalea (Tolosa)
  • Telefono zenbakia. 656 72 18 23
  • Zerbitzuak. Elikadurarekin zerikusi zuzena duten gaixotasun eta trastornoak artatzea eta osasuntsu jaten erakustea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!