Irati Lakunzak seigarren egin du Munduko Txapelketan

Ataria 2022ko uztailaren 21a

Atzo parte hartu zuen tolosarrak hegats igeriketako 400 metroko ur azaleko proban. Kolonbiako Cali hirian dago jokoan Munduko Txapelketa.

Finalerako sailkapena laugarren denbora onenarekin lortu zuen Lakunzak, 3.23,47 eginez. Finalean denbora hori hobetu zuen, 3.22,49rekin, baina ez zen nahikoa izan domina lortzeko. Sofia Hrechko ukrainarra izan zen irabazlea, 3.18,03 eginez, Anastasiia Antoniak ukrainarra bigarren 3.19,23rekin, eta Johanna Schikora alemaniarra hirugarren 3.20,21ekin.

Bigarren proba batean parte hartuko du Lakunzak, 400 metro murgilaldia. Hegats igerilari tolosarrak bihar hartuko du parte proba horretan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!