Ahoko edozein tratamendu egin daiteke Galdaratz Hortz Klinikan, horrek bereizten ditu. Odontologian, endodontzian, aho kirurgian, inplantologian, ortodontzian, periodontzian, hortzen estetikan eta protesian adituak dira. Tratamendu osoa egin daiteke klinikan bertan, pertsona berak artatuta, jarraipen zehatza eginez. Denentzat dago lekua; haur zein heldu, edonork du aukera klinikara joateko.
Haurren kasuan, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak martxan duten PADI programaren barruan dago Galdaratz Hortz Klinika. Haurren hortzak zaintzeko programa bat da, eta 6 eta 14 urte bitarte dituztenei hortzetako arreta doan bermatzen zaie, ahoko osasuna haurtzarotik zaintzeko. Hori horrela, Galdaratzen urteroko azterketa egiten zaie haurrei, eta kontsulta horietan, ortodontzia ez ezik, gainerako tratamendu guztiak egiten zaizkie.
Gainerakoan, urtean behin gutxienez kontsultara joatea gomendatzen dute, nahiz eta minik ez eduki, zerbait eduki dezakezulako. «Jende asko mina daukanean etortzen da, eta batzuetan berandu izaten da, konponbidea lehenago eman ahal zitzaiolako». Badaezpada, begiratzea komeni da. «Arazoa zenbat eta lehenago antzeman, soluzioa hobea izango da, eta arazo gehiago ekidin daitezke».
Bezero bakoitzari, lehen bisitan, panoramika bat egiten zaio, ahoa nola dagoen ikusteko. Sistema digitalizatuak dituzte horretarako eta sistema horiek, gainera, momentuan ahoa zein egoeratan dagoen ikusteaz gain, tratamendua egin ostean nola geratu daitekeen ikusteko aukera eskaintzen dute. Lehen bisita horren ondoren, egoera aztertzen da, eta aukera posible guztiak mahai gainean jartzen dira.
Eskaintzen duten tratuak, gertukoak eta pertsonalizatuak, lagundu egiten du aho osasuna zaintzerakoan. Arazoa edozein dela ere, beti ematen dute erantzun bat.
GALDARATZ HORTZ KLINIKA
- Helbidea. Rondilla kalea 5 (Tolosa)
Telefono zenbakia: 943 50 84 24- Sare sozialak.
Facebook: Galdaratz Hortz Klinika
Instagram: @galdaratz - Zerbitzuak. Odontologia orokorra, odontologia pediatrikoa, endodontzia, aho kirurgia, inplantologia, ortodontzia, panoramika 3D, periodontzia, hortz estetika eta protesia.