Gehigarria: osasuna eta jarduera fisikoa

Komunikaziorako terapia

Ataria 2022ko uzt. 22a, 15:59

«Komunikazioaren, lengoaiaren, hizketaren, ahotsaren, entzumenaren eta irenstearen zailtasunei aurrea hartu, atzeman, ebaluatu, diagnostikatu, tratatu edo errehabilitatzen ditugun profesionalak gara», modu horretan azaldu du bere jarduna Itziar Portabales logopedak.

 

Oihana Bengoetxea eta Anne Oiarbide logopedekin batera logopediaren bitartez bezeroen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu, beren bezeroei eguneroko bizitzan sortzen zaizkien komunikazio zailtasunak edo oztopoak gainditzen lagunduz.

Komunikazio patologia, zailtasun edota nahasmenduen zerrenda zabala da, eta Portabalesen gabinetean horiek guztiak lantzeaz arduratzen dira. Izan ere, hizketaren, ahots eta arnasaren, lengoaiaren, irakurketa-idazketaren edota irenste nahasteetan izaten dira zailtasunak. Portabalesek esan du eskualde mailan batez ere lengoaia atzerapena, dislalia, irensketa arazoak, terapia miofuntzionala edota dislexia kasuak tratatzen dituztela. Dena den, nabarmendu du ez dela zertan zailtasunen bat atzeman behar logopedarengana jotzeko.

Zentzu horretan esan du orain gabinetean berrikuspena egitera eramaten dituzten jaioberriak dituztela: «Medikuarengana edo dentistarengana joaten diren bezala, guregana ere etortzen dira. Behar izanez gero edoskitzean haurren mihi-frenulu mozketa egitea edo hizkuntzaren edota irensketaren garapenerako berrikusketa egitea aholkatzen dugu, eta askok hori egitea erabakitzen dute». Aldi berean, zailtasun bat detektatu eta haiekin harremanetan jartzen diren beste arlo batzuetako profesionalak gero eta gehiago dira: «Jendeak badaki zailtasunak ekiditeko ezinbestekoa dela lanketa aurretik egitea. Horregatik, egoera bakoitzaren arabera lanketa desberdinak egin daitezke».

Gertutasuneko harremana eskaintzen dute, egoera bakoitza behar den bezala aztertuz, bezeroaren beharretara egokituz eta banakako zerbitzua eskaini ahal izateko tratamendu espezializatua luzatuz. Lantaldean egiten dute lan, koordinatze bilerak eginez eta, behar izanez gero, beste hainbat profesionalekin kontaktua mantenduz; irakasleekin, psikologo eta medikuekin, dentista/ortodontzistekin, besteak beste. Saio bakoitzak ordu erdi inguruko iraupena izan ohi du, baina beharren arabera saioen iraupena luzatu daiteke. «Gabinetean egiten ditugun lanketak orokorrean prozesu bat eskatzen dute, eta prozesuak bere denbora behar izaten du», adierazi du Portabalesek. Horretarako, familiaren edo beste profesionalen parte hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu du, «etxean edo beste leku batean prozesuari jarraipena eman ahal izateko».

ITZIAR PORTABALES LOGOPEDA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!