Irati Lakunza tolosarra senior mailan lehiatuko da eta gaur izango du lehen proba, 400 metro ur azalekoa. Bigarrena etzi izango du, uztailaren 22an, 400 metro murgilaldia.
Bestalde, master mailan parte hartuko dute Patxi Mongek eta Gregorio Mancisidorrek. Uztailaren 25ean 50 metro ur azaleko proban ariko dira, eta uztailaren 26an 50 metro apnea eta 100 metro ur azalean.