Ander Martinez de Rituertok urrezko domina, Espainiako Txapelketan

Ataria 2022ko uzt. 19a, 12:26

Pertikan lortu du tolosarrak garaipena, 20 urtez azpiko txapelketan, eta adin horretako Munduko Txapelketara joango da.

Atletismoko 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa izan da jokoan asteburuan eta bertan eskualdeko hainbat atletek parte hartu dute. Emaitza nabarmenena Ander Martinez de Rituertok lortu du, Real Sociedad taldeko pertika jauzilari tolosarrak. Urrezko domina lortu du 5,20 metrotako jauziarekin. Beste atleta batekin berdindu zuen, eta ez zuten nahi izanez berdinketa hautsi, biek jaso zuten urrezko domina. Martinez de Rituertori ez zaio denboraldia oraindik amaitu, Espainiako selekzioak aukeratu egin baitu 20 urtez azpiko Munduko Txapelketara joateko. Calin egingo da txapelketa hori, Kolonbian, abuztuaren 1etik 6ra bitartean.

Mario Estanga tolosarrak (Real Sociedad) ere parte hartu du pertika jauzian Espainiako Txapelketan, eta bederatzigarren postua lortu du 4,50 metroko markarekin. 

Tolosa CF-ko lau atletek parte hartu zuten 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Hodei Caballerok laugarren postua lortu zuen 10.000 metroko martxako proban, 50.17,87ko marka eginez. Iker Esnaola bosgarren izan zen pisu jaurtiketan, 14,69 metroko markarekin. Ainhoa Muruak 18. amaitu zuen 400 metro hesietako proba, 1.08,26ko marka eginez. Irati Azpilgainek 100 metroko proban parte hartu zuen, baina deskalifikatua izan zen. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!