Janrablue taldeak irabazi du Areto Futbol Txapelketa Interkulturala

Ataria 2022ko uztailaren 18a

Altza 2 taldeari finalean irabazi zion penaltietan. Guztira 11 taldek parte hartu dute Tolosako Uzturpe frontoian jokatutako txapelketan.

Parte hartu duten taldeetatik sei Tolosaldeakoak izan dira, bi Altzatik eta beste hiru Donostiatik,  Jatorkin elkartetik. Guztira 10 partida jokatu ziren eta finala atzo arratsaldean jokatu zen. Altza 2 taldeak eta Tolosaldeko Janrablue taldeak bederatzina egin zuten eta penaltietan Janrablue nagusitu zen.
 
Jatorkin elkarteak antolatu du txapelketa, eta bertatik adierazi dutenez, "txapelketan zehar nahiz eta bero handia egin izan duen, oso giro polita sortu da eta ekintza interkulturalak arrakasta izan du". Gainera, kirolaren bitartez "erlazio positiboak" bultzatzen direla ikusgai izan dela azaldu dute. "Jatorkin elkartetik oso kontentu gaude txapelketa honi dagokionez. Kirola bultzatzen duen eta aurrera eramaten ari garen programaren barruan ekintza honek arrakasta handia izan du".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!