Mikel Lizartzak hirugarren postua lortu du Euskadiko Sega Txapelketan

Ataria 2022ko uztailaren 17a

Mikel Lizartza, Gipuzkoako Sega Sail Txapelketan. Argazkia: Ibon Errazu.

Gizonezkoen Euskadiko Sega Txapelketako finala jokatu da gaur eguerdian, Aian, eta Julen Gabirondo izan da irabazlea.

Ordubetean belar gehien biltzea, horixe izan da gaur eguerdian Aiako Andatza auzoko belardietan lau segalariek zuten egitekoa. Euskadiko Sega Txapelketako finala jokatu da, eta Gabirondok 2.125 kilo moztu ditu, Iban Pardok 1995,5 kilo, Mikel Lizartzak 1930,5 kilo eta Jon Otegik 1780 kilo. Horrela, beste urte batez Gabirondo urnietarrarentzat izan da txapela, eta Lizartza tolosarrak hirugarren postuarekin konformatu behar izan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!