Tolosa CF mendeurrena

Tolosa CF-ren mendeurreneko futbol partidarako sarrerak salgai astelehenetik aurrera

Ataria 2022ko uztailaren 16a

Gizonezkoen Reala eta Osasuna taldeek jokatuko dute partida uztailaren 27an, 19:00etatik aurrera, Berazubi estadioan.

Klubeko bazkideek izango dute lehentasuna sarrerak eskuratzeko, eta uztailaren 18tik 21era bitartean erosi ahalko dituzte, Berazubi estadioan, 19:00etatik 21:00etara. Bazkide ez direnek uztailaren 22tik 27ra erosi ahalko dituzte sarrerak, Shanti Kirolak dendan eta Iurre tabernan.

Harmailako sarrerak 25 euro balioko ditu helduentzat, eta 20 euro bazkideentzat eta umeentzat. Preferentea edo zutik egoteko sarrerak 15 euro balioko ditu helduentzat, 10 euro bazkideentzat, eta 5 euro 12 eta 20 urte bitartekoentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!