Euskarari buruz hausnartzen

Ataria 2022ko uztailaren 15a

Gaur iritsi dira EuskarAbenturako kideak Tolosara. Eguerdian ailegatu dira eta bertan bazkaldu dute. Arratsaldean zehar gazteak Tolosako Alde Zaharrean ibili dira paisaia linguistikoa aztertzen, eta ondoren Kike Amonarrizen hitzaldia jaso dute.

Paisaia linguistikoa aztertzean, EuskarAbenturan parte hartzen ari diren gazteak kaleetan, dendetan eta tabernetan dauden errotuluetan-eta zer hizkuntza nagusitzen den eta informazioa nola dagoen adierazita jaso dute. Bere hausnarketak egin eta ondorioak atera dituzte, eta segidan Kike Amonarrizen hitzaldia jaso dute, Laskorain Ikastolako aretoan. "Urtero ematen die hitzaldia Amonarrizek eta hainbat datu azaltzen dizkie euskararen inguruan", esan du Igone Mariezkurrena EuskarAbenturako komunikazio arduradunak. "Bizi dezatela euskara abentura bat bezala azaldu die, eta bizi dezatela abentura hori hilabete honetatik harago".

Bihar atseden eguna izango dute gazteek, eta gainera gurasoen bisita jasotzeko eguna izango da. Yoga saio bat izango dute arratsaldean, eta etzi Lesaka aldera abiatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!