Hirugarren postua Tolosaldearentzat

Ataria 2022ko uztailaren 10a

Argazkia: Joseju Olasagasti

Arraun Lagunakek lortu du gaurko garaipena, eta lau puntuak, beraz, donostiarrek jaso dituzte. Segundo bat eskas atera diote Oriori, 22 segundo Tolosaldeari, eta 24 segundo, berriz, Donostiarrari.

Talde donostiarraren eta oriotarraren arteko lehia parekatua izan da azkenera arte. Azkenean, Oriok ezin izan dio donostiarren erritmoari eutsi eta estropadako lau puntuak Arraun Lagunakek poltsikoratu ditu, 21 minutu eta 58 segundoko markarekin garaipena lortu ostean. Bi segundora bigarren postuan sailkatu da Orio, eta hiru puntu bildu ditu. Tolosaldeak hirugarren postua eskuratu du gaurkoan, irabazlearekiko 22 segundora helmugaratuz; eta Donostiarra laugarren, 24 segundora.

Euskotren Ligako sailkapen nagusian Arraun Lagunak da liderra eta Orio bigarren postuan da, baina biak 14 punturekin berdinduta daude. Donostiarra da hirugarren 7 punturekin, eta Tolosaldea laugarren 5 punturekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!