Tolosan salatutako sexu erasoaren aurkako elkarretaratzea egingo dute bihar

Ataria 2022ko uztailaren 10a

Gertaera salatzeko eta eraso sexista irmoki gaitzesteko bihar elkarteratzea egingo da Plaza Zaharrean, arratsaldeko 19:00etan.

Asteburuan Tolosan gertatutako sexu erasoaren aurrean biktima artatzeko protokoloa martxan jarri du Tolosako Udalak eta gertaera salatzeko eta gaitzesteko elkarretaratzea deitu du. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta beste hainbat zerbitzu publiko ere biktimari laguntza emateko martxan jarri direla jakinarazi du Udalak.

Gertaera salatzeko eta eraso sexista irmoki gaitzesteko bihar, uztailak 11, astelehena elkarretaratzea egingo dute Tolosako Plaza Zaharrean, arratsaldeko 19:00etan.

Udalak horrelako gertaeren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa irmoki azaldu du eta herritarrak elkarteratzean parte hartzera animatu ditu, "publikoki emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria sexistaren aurkako jarrera azaltzeko, indarkeria sexista desagerrarazteko behar beharrezkoa delako gizarte osoaren inplikazioa".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!