XII. Hondartza Bolei Udako Txapelketa Mistoa abuztuaren 30etik irailaren 3ra

Ataria 2022ko uztailaren 7a

Aurreko urtean Larramendi auzoan egin zen txapelketa.

Aurten Euskal Herria Plazan izango da txapelketa. Urtero bezala, Tolosako Udalaren koordinazioa izango dute eta baita Tolosaldeko establezimendu ezberdinen laguntza eta parte hartzea ere.

Toloboleik 10 urte baino gehiago daramatza lanean boleibola ezagutarazi, herrira atera eta kirola aupatzeko helburuarekin. Adin guztietara hedatzen da eta txapelketaren antolaketa, azken finean, Tolosako Ferialekuan urtean zehar egiten dituen ikastaroen amaiera besterik ez da.

Horrela, eta ohiko antolakuntzarekin jarraituz, Tolosaldeko 32 talde mistok osatuko dute txapelketa. Maila askotariko jokalariek parte hartuko dute, eta "ikuskizuna eta aldarte ona" bermatuta egongo dela azaldu dute antolatzaileek.

Boleibola, kirola eta giro ona faltako ez diren egunetan, Tolosako Euskal Herria Plazara gerturatzeko gonbita egiten dute Toloboleiko kideek. Izena ematea nola egin daitekeen jakiteko toloboleitxapelketa@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!