Auzoa egiten laguntzeko  festak ostegunetik aurrera

Ataria 2022ko uztailaren 4a

2019ko jaietako artxiboko irudia.

Herriz herriko eta auzoz auzoko jaiak hasi dira jada. Tolosan Amarozkoak joan berri dira, eta datorren asteburuan Iurramendi auzoari pasako dio lekukoa. Ostegunetik larunbatera bitarteko egitaraua prestatu dute.

Afariak egingo dituzte eta txartelak hartzeko Kutxabank-en egin behar da ordainketa, Iurramendi Bizilagun elkartearen kontuan.

Egitaraua


Uztailak 7, osteguna

  • 21:00. Afaria. Bakoitzak bere jan-edana eraman beharko du


Uztailak 8, ostirala

  • 17:30. Txupinazoa
  • 18:00. Haur jolasak
  • 18:30. Gazteen erronka
  • 21:00. Afaria
  • 23:00. Xabi DJ


Uztailak 9, larunbata

  • 12:00. 3x3 basket txapelketa
  • 17:00. Bizikleta martxa
  • 19:30. IX. Iurramendiko Toka Txapelketa
  • 20:30. Patata Tortilla lehiaketa
  • 21:00. Afaria

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!