Laugarren postua Tolosaldearentzat

Ataria 2022ko uztailaren 3a

Gaur eguerdian jokatu da aurtengo estropada denboraldiko bigarren bandera, eta Orio izan da Fabrika Bandera astintzen lehena.

Emakumezkoen txapelketan Arraun Lagunak taldeak eta Oriok lehia estua ari dira eskaintzen. Gaur denboraldiko bigarren bandera izan dute jokoan; Donostian jokatu den Fabrika Bandera, hain zuzen. Azken metroetan Orioko neskek indarrak atera dituzte eta aurkariengandik urruntzea lortu dute, Arraun Lagunengandik lau segundo lehenago helmugaratuz. Donostiarrak eta Tolosaldeak txapeldunengatik minutu erdira bukatu dute estropada.

Horrela, Oriok bere lehen garaipena lortu du eta sailkapen nagusian lider jarri da. Arraun Lagunak bigarren postura jaitsi da. Donostiarra eta Tolosaldeak ere lehia izan dute tartean hirugarren posturako borrokan. Azkenean, Donostiarrarentzat izan da eta laugarren Tolosaldea sailkatu da.

Sailkapenak

1. Orio 11:17,54
2. Arraun Lagunak +04.58ra
3. Donostiarra +30.36ra
4. Tolosaldea +31.06ra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!