Danbor hotsek girotu dute goiza Amarotzen

Leyre Carrasco 2022ko uztailaren 3a

Amarotz auzoko festetako azken eguna ari dira ospatzen. Konponezinak txarangaren laguntzarekin auzoko danborrada izan da goizeko protagonista.

Horiz blaitu dute auzoa, beste behin. Izan ere, hainbat auzotar izan dira aurtengo danborradan parte hartzera animatu direnak. Guztira, 80 parte hartzaile inguru elkartu dira, haur eta helduak, auzoa girotu eta danbor hotsez betezeko. Horretarako, Konponezinak txarangaren laguntza ere izan dute. Auzoko kaleak igaro ostean, plazan elkartu dira, eta guztiek batera hainbat pieza jo dituzte, inguruan elkartu direnen gozamenerako.

Danborradaren ostean auzo bazkaria egin dute plazan, Konponezinak txarangak girotuta. Tartean, karta-jokoen sari banaketa egingo dute. Arratsaldean berriz, beste hainbat ekitaldi izango dituzte. Hala nola, aurreskoa edota toka txapelketa, eta iluntzean, berriz, sardina jatea eta DJ XA2.

22:30etan botako dute suziria aurtengo festei amaiera emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!