Gosea asetzeko hitzordua

Leyre Carrasco 2022ko uztailaren 3a

San Pedro festak ospatzen ari dira Urkizun, eta gaurko egunari hasiera emateko sagardo eta patata tortilla lehiaketa antolatu dute.

Festarekin jarraitu eta goseari aurre egiteko sagardo eta patata tortilla lehiaketak ezin zuen huts egin Urkizun. Hainbat izan dira txapelketan parte hartzera animatu diren herritarrak. Bi eta hiruko taldeak osatuta eta tortilla egiteko osagai eta tresna guztiak hartuta, sukaldari bihurtu dira egun batez. Behin patata tortillak eginda auzoko patata tortilla hoberena dastatzeko aukera izan dute guztiek.

Gaur, ordea, festak ez du etenik izango. Arratsaldeko 18:00etan umeen jolasak izango dira eta helduentzat berriz, bolo eta toka txapelketa. Horren ostean, indarrak berreskuratzeko txokolatada egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!