Huts egiten ez duten hitzorduak

Ataria 2022ko uztailaren 2a

Konponezinak txarangaren diana, ajoarriero lehiaketa, haurrentzako joko eta jolasak... Tradizio bihurtu diren ekitaldiek hartu dute gaur, Amarotz auzoa.

Asteburu betea dute Amarotzen. Ajoarriero lehiaketa eta haurrentzako joko eta jolasak izan dituzte goizean, eta arratsaldean sagardo dastatzea eta parrillada izango dituzte. Bihar ere izango dute festaro errepikatzen den hitzordurik; danborrada eta aurreskua.

  • Gaurko egitaraua:
    • 10:00. Diana Konponezinak txarangarekin.
    • 10:30. Haurrentzako puzgarriak eta jolasak.
    • 12:00. Ajoarriero lehiaketa.
    • 12:30. Bapatean zirko tailerraren eskutik Adabaki ikuskizuna.
    • 14:30. Ajoarriero lehiaketako sari banaketa eta auzo bazkaria.
    • 15:30. Haurrentzako puzgarriak eta jolasak.
    • 16:00. Auzokoentzat mus txapelketa.
    • 17:00. Umeentzako mahai tenis txapelketa.
    • 18:30. Sagardo dastaketa.
    • 21:30. Parrillada.
    • 23:30. Muxutruk erromeri taldea.
  • Uztailak 3, igandea
    • 09:30. Diana Tolosako Udal Txistulari Bandarekin.
    • 11:00. Auzoko Encaje de bolillo erakusketa.
    • 12:00. Auzoko danborrada Konpon-ezinak txarangaren laguntzarekin.
    • 14:30. Auzo bazkaria Konponezinak txarangak girotuta eta karta-jokoen sari banaketa.
    • 18:00. Aurreskua.
    • 18:30. Toka txapelketa.
    • 20:00. Sardina jatea eta DJ XA2.
    • 22:30. Suziria festei amaiera emanez eta sardinaren hileta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!