Mugi txartela hiribusean erabili ahal izatea giltzarritzat jo du PSE-EE-k

Ataria 2022ko uztailaren 1a

Joxe Mari Villanueva Tolosako zinegotzi sozialistak esan du garraio publikoaren erabiltzaileentzat "nabarmen" murriztuko dela erabilera.

Mugi txartelarekin bidaiatzeko aukera izango da Tolosako hiribusean, irailetik aurrera. Hain justu, atzo onartu zuen Tolosa Mugi sarean integratzea Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzarrak (GGLA).

Joxe Mari Villanueva udal talde sozialistaren bozeramailearentzat "albiste bikaina" da Tolosako hiribusak Mugi txartelarekin bidaiatzeko aukera izatea. Villanuevak nabarmendu du Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian egiten ari den lana, "garraio publiko iraunkorra ez ezik, ekonomikoa eta irisgarria ere sustatuz". Garraio publikoaren erabiltzaileentzat nabarmen aurreztuko dela garraio publikoaren erabilera esan du Villanuevak, eta beraz, giltzarritzat jo du Tolosako busak Mugi txartelarekin bidaiatzeko aukera izatea. "Neurri oso positiboa da tolosarrentzat eta, are gehiago, garraio publikoaren aldeko apustu sendoa. Tolosak beste urrats bat eman behar zuen garraio publikoa ibilgailu pribatuaren alternatiba izan dadin”.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!