Gipuzkoa, Bizkai, Araba eta Nafarroako igerilariek parte hartuko dute, eta guztira 250 inguru izango dira. Horietatik 25 igerilari inguru Tolosaldea IKT taldekoak izango dira. Goiz eta arratsaldez izango dira saioak, larunbatean zein igandean. Goizeko saioak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.