Melillako sarraskia salatzeko elkarretaratzea, bihar

Ataria 2022ko ekainaren 30a

Melillako kolektiboek eta komunitate migratzaileek deialdi bateratua egin dute, joan den asteburuan Espainia eta Maroko arteko mugan izandako hilketak salatzeko. Elkarretaratzea bihar izango da Tolosako Trianguloan, 19:30etik aurrera.

Mugetan ematen diren heriotzen aurka egiteko deialdia egin dute hainbat elkartek, pasa den asteburuan Espainia eta Maroko arteko mugan emandako sarraskia dela eta. Elkarretaratzea bihar izango da Tolosako Trianguloan 19:30etik aurrera, eta herritarrei kandelekin eta loreekin joatera eta beltzez jantzita joateko gonbita luzatu diete, "gure begirunea adierazteko eta Europa Gotorlekuan eta gainerako mugetan hildako pertsona guztiak oroitzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!