Amarotzen prest dira auzotarrak festei hasiera emateko

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko eka. 29a, 11:59

Ostiralean hasi eta igandera bitarte luzatuko dira Amarotz auzoko festak; ohiko gastronomia lehiaketez eta dantza eta musika saioez gain, flashmob-a egingo dute lehen egunean.

Mugimendu handia nabari da azken egun hauetan Amarotz auzoan. Pasa den asteazkenean, auzoko botikin berriaren inaugurazioa izan zen. San Joan bezpera ospatzearekin batera, patata tortilla txapelketa egin zuten auzoan, eta biharamunean, auzoko eskopetari konpainiak Tolosako San Joan eguneko alardean parte hartu zuen.

Aste honetan, jai giroan jarraitzen dute auzoan. Astelehenean abiatu zen Amarozko 24. Antzerki Astea, eta gaur, Akerbeltz espeleo taldeko kide zen Iñaki Alonso Indio omenduko dute. Antzerki asteko azken emanaldiek, gainera, bat egingo dute ostiralean abiatuko diren auzoko festekin. Hiru egunez, hamaika ekitaldi izango dira auzoan. Guztien artean nabarmentzekoa da igandeko danborrada, 2018an berreskuratu baitzuten. Gaur egingo dute azken entsegua, 19:00etan, txarangarekin.

EGITARAUA
  • Uztailak 1, ostirala
    • 16:00. Jaien hasiera iragartzeko suziria eta buruhandiak.
    • 16:30. Haurrentzako jolasak festagunean.
    • 18:00. Flashmob-a Auzoa bizirik lemapean eta Beti Gazteak lokalean karta-jokoen finalak: eskoba, seikoa, txintxon eta punttua.
    • 18:30. CIA Kicirkeren eskutik Souvenirs kale ikuskizuna eta ondoren txokolatea Itun-txulo elkarteak prestatuta.
    • 19:30. Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua.
    • 20:30. Auzo poteoa.
    • 21:30. Mozorro gaua: Auzo afaria eta ondoren, DJ XA2 goizaldera arte.
  • Uztailak 2, larunbata
    • 10:00. Diana Konponezinak txarangarekin.
    • 10:30. Haurrentzako puzgarriak eta jolasak.
    • 12:00. Ajoarriero lehiaketa.
    • 12:30. Bapatean zirko tailerraren eskutik Adabaki ikuskizuna.
    • 14:30. Ajoarriero lehiaketako sari banaketa eta auzo bazkaria.
    • 15:30. Haurrentzako puzgarriak eta jolasak.
    • 16:00. Auzokoentzat mus txapelketa.
    • 17:00. Umeentzako mahai tenis txapelketa.
    • 18:30. Sagardo dastaketa.
    • 21:30. Parrillada.
    • 23:30. Muxutruk erromeri taldea.
  • Uztailak 3, igandea
    • 09:30. Diana Tolosako Udal Txistulari Bandarekin.
    • 11:00. Auzoko Encaje de bolillo erakusketa.
    • 12:00. Auzoko danborrada Konpon-ezinak txarangaren laguntzarekin.
    • 14:30. Auzo bazkaria Konponezinak txarangak girotuta eta karta-jokoen sari banaketa.
    • 18:00. Aurreskua.
    • 18:30. Toka txapelketa.
    • 20:00. Sardina jatea eta DJ XA2.
    • 22:30. Suziria festei amaiera emanez eta sardinaren hileta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!