'Ataria'-ren materiala eskura, larunbatean

Ataria 2022ko eka. 29a, 07:58

Tolosako Trianguloa plazan postua jarriko du 'Tolosaldeko Ataria'-k, eta materiala erosteaz gain harpidetza egin ahalko da.

ATARIA-ren material berrira eskura izango da larunbat goizean Tolosako Trianguloa plazan. Izan ere, postu bat jarriko du Tolosaldeko komunikabideak bertan, eta herritarrek material berria bertatik bertara ikusi eta erosteko aukera izango dute.

Berriki aurkeztu du ATARIA-k Maria Altuna zizurkildar artistak Uhinen dardaraz sustraiak errotu leloarekin diseinatu dituen katiluak, botilak eta poltsak. Katilua Atarikideek 9 euroan eskura dezakete, eta Atarikide ez direnek 11 euroan. Botila ere 9 euroan eskura dezakete Atarikideek eta 11 euroan ez direnek. Poltsak, berriz, 8 euroan eros ditzakete Atarikideek eta 10 euroan gainerakoek. Sorta osoa, hau da, katilua, botila eta poltsa 20 euroan eskuratu dezakete Atarikideek eta 26 euroan gainerakoek. Larunbatean Trianguloa plazara gerturatu ezin dutenek ATARIA-k Tolosako San Esteban auzoan duen egoitzan bertan eskuratu dezakete materiala astelehentik ostirakera goizez nahiz arratsaldez.

HARPIDETZA MERKEAGO

Materiala erosteaz gain, ATARIA-k dituen harpidetza mota desberdinez informazioa jaso eta Atarikide egiteko aukera izango da larunbatean Trianguloa plazan. Orain gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailari esker, ATARIA-ko harpidetza prezio murriztuan eskuratu daiteke. Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina abian jarri du aldundiko Kultura sailak eta kanpaina horretako diru partida bat tokiko hedabideen harpidetzak sustatzera bideratuko du, TOLOSALDEKO ATARIA-ko harpidetzak tarteko.

Bada, ATARIA-ko jarraitzaileek 15 euroko bonu hauek erabili ahal izango dituzte eta horiei esker ATARIA-ko 2022ko harpidetza prezio murriztuan eskuratuko dute: ATARIA-ko papereko harpidetza 35 euroan eta Atarikide digitala 20 euroan.

Gogoratu era berean, ATARIA-ko harpideek hurrengo urteko errenta aitorpenean onura fiskala jasotzen dutela, ordaindutakoaren %30eko kenkaria izanik.

Izan harpidetza eginez edota materiala erosiz, inoiz baino errazagoa da orain ATARIA-rekin bat egitea, eta ondorioz, Tolosaldeko euskarazko komunikabidea indartsuago egiten laguntzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!