'Anarquia relacional' antzezlana ikusgai asteartean

Ataria 2022ko ekainaren 23a

LGTBIQ+ egunerako antzezlan bat antolatu du Tolosako Udalak.

Datorren asteartean, hilaren 28an, lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual eta queer-en eskubideen aldeko nazioarteko eguna da, eta Tolosako Udalak antzezlan bat antolatu du egunarekin bat eginez. Anarquia Relacional izango da antzezlana, eta 19:30ean Topic-en ikusi ahalko da. Mila Espiga eta Belen Cruz dira antzezlaneko aktoreak.

Horrez gain, Zerkausia ere LGTBIQ+ banderaren koloreez koloreztatuko du udalak gaurtik uztailaren 3ra arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!