Ane Martin, 18 urtez azpiko Espainiako txapeldun

Ataria 2022ko ekainaren 22a

Tolosa CF atletismoko taldeko kideek 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketan parte hartu dute, eta horietan nabarmenena Ane Martin izan da, 1.500 metrotan txapeldun izatea lortu baitu. Gainera, 4.32,40ko markarekin Tolosa CF-ko marka berria ezarri du.

Manex Civicok zilarra eskuratu du 2.000 metro hesietan, 5.47,56rekin Euskadiko marka lortuz eta Europako Txapelketarako gutxienekoa eskuratuz. Ander Aristik laugarren postua lortu du 400 metro hesietan, 54.40rekin marka pertsonala eginez. June Sudupe 1.500 metroetan finalerdietara iritsi da, 4.49rekin marka pertsonala lortuz. June Lopetegi 200 metroetan 26.18rekin finalerdietaraino iritsi da.

Bestalde, Joseba Larraurik klubeko marka egin du 100 metroetan, 10,68rekin, Ordizian asteburuan egindako saioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!