Euskaraldirako bideoklipa grabatzen

Ataria 2022ko ekainaren 20a

Euskaraldiaren bideoklipa egiteko grabaketak egin dituzte Tolosan. Horretarako, Tolosaldeko euskaltzaleen laguntza eskatu dute, 16 urtetik gorakoena, hain justu. Gainera, bizikletaz agertzeko deia egin dute. Bada, deialdiak erantzun ona izan du, eta jendea gerturatu da euskararen aldeko ekimenaren bideoklipean agertzeko gogoz. Alde Zaharreko hainbat txokotan egin dituzte grabazioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!