Mikel Lizartzak irabazi du Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa

Ataria 2022ko ekainaren 20a

Aizarnako Aranburu landetxearen ondoko zelaietan egin dute lehiaketa. Mila metro koadroko sail bana ebaki behar izan dute. Lau segalari aritu dira nor baino nor, eta Lizartza tolosarra nagusitu da.

Lau segalariek mila metro koadroko sail bana azkar eta txukun ebaki behar izan dute. Mikel Lizartza tolosarra izan da lanak bukatzen aurrena, 43.49ko denborarekin; bigarren Julen Gabirondo sailkatu da, 44.36rekin; hirugarren egin du Iban Pardok, 45.10ekin, eta laugarren Jon Otegi izan da, 45.56rekin.

Argazkiak: IBON ERRAZU URIA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!