Argazki galeria

Tolosa Herria 2022 Argazki Lehiaketako sariak banatu dituzte

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko ekainaren 18a

Tolosa Herria 2022 Argazki L 11 1655552026954
Tolosa Herria 2022 Argazki L 1 1655552023594
Tolosa Herria 2022 Argazki L 2 1655552024062
Tolosa Herria 2022 Argazki L 3 1655552024368
Tolosa Herria 2022 Argazki L 4 1655552024693
Tolosa Herria 2022 Argazki L 5 1655552025040
Tolosa Herria 2022 Argazki L 6 1655552025354
Tolosa Herria 2022 Argazki L 7 1655552025676
Tolosa Herria 2022 Argazki L 8 1655552026003
Tolosa Herria 2022 Argazki L 9 1655552026332
Tolosa Herria 2022 Argazki L 10 1655552026643

204 lagunek hartu dute parte, eta guztira, 783 argazki aurkeztu dituzte; bertako heldu zein gazteak saritu ditu epaimahaiak, eta Javier Ortiz Moreno izan da Tolosaldeko Txapelduna.

Goizean banatu dituzte Targazki Tolosaldeko Argazkilari Taldeak antolatzen duen Tolosa Herria 2022 Argazki Lehiaketako bederatzigarren edizioko sariak. Koldo Lopetegi Targazki taldeko kideak azaldu duenez, urtero bezala, aurten ere gai librea aukeratu dute argazkilarientzat. "204 lagunek hartu dute parte aurten, eta guztira, 783 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara. Parte-hartzaile gehienak euskal herritarrak izan dira, horietatik 30 inguru eskualdekoak. Estatu mailako parte-hartzaileak ere izan dira".

Aurkeztutako argazki guztietatik gustukoenak aukeratu ditu Alvaro Del Val Tobalina, Sonia Alvarez Fernandez eta Simon Arrigain Ijurrak osatutako epaimahaiak. Elena Marquez Targazki taldeko lehendakariak adierazi du urtetik urtera gora egiten duela aurkeztutako argazkien kalitateak eta mailak. "Kalitate handiagoa nabari da batez ere gazteen irudietan; harrobia, beraz, ziurtatuta dugu", esan du. 

Gai librea:
  • 1. saria: Joaquin Adan Peña: Diosa de ebano.
  • 2. saria: Tania Barrenetxea: Swallow.
  • 3. saria: Antonio Figueras Barranco: Ximeneies.
Bertako saridunak:
  • 1. saria: Ruben Caceres: A media vida de altura.
  • 2. saria: Fernando David Pradini: Amistad.
  • 3. saria: Javier Zabala Acosta: En diagonal.

Tolosaldeko Txapelduna: Javier Ortiz Moreno: Salinas, Guardian, Enamorados eta Reflejos. Lehen aldiz banatu dute sari berezi hau.

Gai librea, Gazte Saila (8-16 urte):
  • 1. saria: Amaiur Ugalde: Eguzkiaren azken izpiak.
  • 2. saria: Haitz Gurrutxaga Agirre: Mendiaren izara.
  • 3. saria: Amets Azpilikueta Irazustabarrena: Ehiztari ehizatuta.

Lehiaketan parte hartu duten argazkilarietako hiruk, Argizaiola Sarian parte hartzeko txartela lortu dute. Hauek izan dira argazkilari horiek: Tania Barrenetxea, Oscar Manso Navas eta Oskar Gaskon Marañon.

Esteka honetan klik eginda ikusi daitezke lehiaketara aurkeztutako irudi guztiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!