Tolosa CF atletismo eskolan izena emateko aukera

Ataria 2022ko ekainaren 15a

Tolosa CF atletismo eskolakoek datorren ikasturteko izen ematea ireki dute.

Irailak 5etik aurrera benjaminak astearte edo ostiralen ariko dira 17:30etik 18:30era, alebinak astelehen edo asteazkenetan 17:30etik 18:30era, eta infantilak astelehen, asteazken edo ostiraletan 17:20etik 18:30era. Ekintza guztiak Berazubi estadioan izango dira. Informazio gehiagorako  676 487 222 (15:00etatik 17:00etara) edo atletismo.tolosacf@gmail.com.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!