Poloniatik etorritako hainbat ikasle izan dira egunotan Tolosan. Hain justu, Herrikide ikastetxearekin elkartrukea ari dira egiten, eta orain poloniarrei egokitu zaie Tolosara etortzea. Bada, atzo Tolosako udaletxean izan ziren, eta udal ordezkariek harrera egin zieten.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?