Tolosako Udalak eta Tolomendi landa garapen agentziak Dama Iturri ingurua egokitu eta atseginago egiteko, helduei zuzendutako ekimen praktikoak antolatu dituzte, Auzolangintza/Giltza izeneko egitasmoaren barruan.
Saioak ekainaren 18an eta 27an izango dira. Izena ematea beharrezkoa da (943 67 33 29 edo ingurugiro@tolosa.eus) eta ordutegia parte hartzaileen artean adostuko dute.