Laskorainek Bigarren B Mailara igotzeko finala jokatuko du

Ataria 2022ko ekainaren 13a

Areto futboleko Bigarren B Mailara igotzeko finala jokatuko du asteburuan Laskorain KE-k, Pasaiako Afantxo Pescados Ferreres taldearen aurka.

Oraindik zehaztu gabe dago non eta noiz jokatuko duten. Laskorainek, 4 eta 1 irabazi zion Antiguoko KE-ri larunbatean Usabal Kiroldegian jokatutako finalerdian; pasaitarrek 6 eta 3 irabazi zioten Eskoriatzari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!