T3T eta T2T mendi lasterketak 2022

Oier Ariznabarreta eta Maialen Muñoz izan dira azkarrenak T2T proban

Imanol Garcia Landa 2022ko ekainaren 12a

T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  1 1655056674221
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  2 1655056674637
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  3 1655056675048
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  4 1655056675466
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  5 1655056675883
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  6 1655056676323
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  7 1655056676741
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  8 1655056677175
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  9 1655056677592
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  10 1655056678404
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  11 1655056678956
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  12 1655056679518
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  13 1655056680106
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  14 1655056680506
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  15 1655056680891
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  16 1655056681361
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  17 1655056681929
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  18 1655056682598
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  19 1655056683033
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  20 1655056683415
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  21 1655056683801
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  22 1655056684186
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  23 1655056684704
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  24 1655056685101
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  25 1655056685508
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  26 1655056685920
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  27 1655056686297
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  28 1655056686667
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  29 1655056687029
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  30 1655056687470
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  31 1655056687901
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  32 1655056688261
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  33 1655056688629
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  34 1655056688983
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  35 1655056689346
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  36 1655056689841
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  37 1655056690249
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  38 1655056690629
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  39 1655056691085
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  40 1655056691452
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  41 1655056691834
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  42 1655056692235
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  43 1655056692638
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  44 1655056693030
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  45 1655056693400
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  46 1655056693821
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  47 1655056694256
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  48 1655056694660
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  49 1655056695040
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  50 1655056695444
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  51 1655056695823
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  52 1655056696218
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  53 1655056696588
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  54 1655056697077
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  55 1655056697488
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  56 1655056698020
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  57 1655056698392
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  58 1655056698789
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  59 1655056699178
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  60 1655056699548
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  61 1655056699931
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  62 1655056700321
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  63 1655056700705
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  64 1655056701130
T2T Tolosaldeko 2 Tontorrak  65 1655056701559

Ariznabarretaren ondoren Ibai Makazaga eta Unai Dorronsoro helmugaratu dira. Muñoz ibartarrarekin batera Marina Gonzalez eta Irati Larrañaga igo dira podiumera.

Maialen Muñozek 2.38.17kko denborarekin irabazi du proba. Orain arte asfaltoan, pistan eta krosean aritu da ibartarrak, eta nahiko berria da mendi lasterketetan. Izan ere, bere lehen aldia izan da T2T proban eta irabaztea lortu du: "Aurretik hiru mendi lasterketa eginak nituen, motzagoak, baina hau esan daiteke lasterketa nabarmenago bat dela, eta oso kontentu nago irabazteagatik". Inguruan lagunak ditu mendian ibiltzen direnak, eta azkenean mendi lasterketak egiten hasi da. Pista pixka bat alde bata utzi du eta mendian hasi da entrenatzen. Gaurko lasterketa "ondo" joan dela esan du: "Urduri nengoen, eta aspaldi ez nengoela horrela. Hasieran zalantzak nituen, baina gero ondo joan da. Asfaltoan azkar joan naiz hasieran, eta gero erregulatzen joan naiz, batez ere igoeretan. Jaitsierak baliatu ditut azkarrago joateko". Marina Gonzalez irundarrak 2.44.48ko denborarekin egin du bigarren eta Irati Larrañaga usurbildarrak 2.45.32rekin lortu du hirugarren postua.

Oier Ariznabarreta durangarrak hasiera batean bi orduz azpitik egiteko asmoa zuen proba, baina azkenean 2.06.34ko denborarekin helmugaratu da. "Asmoa beti da bi orduetatik jaistea, baina zaila dago. Gaur egun polita egin du hasiera batean, euriarekin eta nahiko fresko, baina bigarren zatian asko nabaritu da hezetasuna eta sargoria. Lokatza ere bazegoen, eta nahiko labainkorra zegoen jaitsieran. Azkeneko zatian ikusi dut bi orduetatik jaisteko nahiko zaila zegoela, baina oso pozik nago egindakoarekin". Ibai Makazaga oriotarra bigarren izan da 2.13.41rekin, eta Unai Dorronsoro beasaindarrak hirugarren postua 2.14.33rekin lortu du.

Gizonezkoetan eskualdeko lehenengoa Iban Agirrezabala berastegiarra izan da, 2.17.01rekin laugarrengo postua lortuz. "Ez naiz podiumaren bila joan, jende ona zetorrelako, eta taldekide batzuk ere oso ondo zeudelako. Ni nire karrera egitera joan naiz. Ibilbidea ezagutzen nuen, baina beste noranzkoan, beraz, ziurgabetasun horrekin nindoan", esan du. "Indarrak gordetzen joan naiz, Pisuagan eta Uzturreko gailur alde horretan indarra behar zelako korrika egiteko. Laugarren postua, txokolatezko domina bada ere, sari moduan hartuko dut. Gustura nago egindako lanarekin".

Ikusi sailkapenak hemen

Erlazionatuak

T2T probaren helmugako argazkiak

Imanol Garcia Landa 2022 eka 12 Tolosa

T2T probaren helmugako azken irudi sorta

Imanol Garcia Landa 2022 eka 12 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!