Ikuskizun dotorea

Ataria 2022ko ekainaren 12a

Portugalgo SAM Marionetas konpainiaren Lumen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan da Tolosako kaleetan.

Portugalgo SAM Marionetas konpainiaren Lumen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen ostiral gauean, Tolosako kaleetan zehar, Topic-en eskutik. Argi eta musikaz lagundutako ikuskizun dotorea eskaini zuten.  Topic-etik, eskerrak eman dizkiete parte hartu zuten boluntario guztiei, Herrikide ikastetxeari, Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolari, Tolosako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.

 

Argazkiak: TOPIC

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!