Tolosa CF mendeurrena

Vasconiak irabazi du

Ataria 2022ko ekainaren 11

Tolosa CF eta Vasconiaren artekoa izan da finala, eta penaltietan erabaki da.

Bi urteko etenaldiaren ostean, Urtzi Gurrutxagaren Oroimenezko Txapelketa jokatu dute Berazubiko zelaian. Hamasei futbol taldek hartu dute parte, eta Vasconia gailendu da.

Mutilen alebinetako bigarren urteko taldeak izango dira parte hartu dutenak, Reala, Zarautz, Hondarribia, Beasain, Hernani, Danena, Intxurre, Vasconia, Billabona, Añorga, Lazkao, Ostadar eta Martutene izan dira talde gonbidatuak, eta horiekin batera, etxeko hiru talde aritu dira, Tolosa CF,  Tolosana eta Urdiña Txiki. Aurten klubaren mendeurrena ospatzen ari dira, eta Tolosa CF sortzerakoan elkartu ziren taldeen izenak erabili dituzte.  

Bada, goizetik arratsaldera bitarte Berazubin etengabe partidak izan dira, futbol zaleen gozamenerako. Arratsaldean jokatu den finala Tolosa CF eta Baskoniaren artekoa izan da, penaltietara iritsi dira, eta azkenean Vasconiak irabazi du txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!