Tolosa CF-ko gimnastak fin aritu dira Euskadikoan

Ataria 2022ko ekainaren 9a

Igandean Tolosa CF-ko gimnastika taldeak denboraldia amaitu zuen Durangon egin zen kadete mailako Euskadiko Txapelketan.

Gogotsu hartu zuten txapelketa, eta askorentzat beren lehen Euskadiko Txapelketa izan arren, urduritasuna alde batera utziz, tapizean bikain defendatu zuten urte guztian egindako lana. Amaiera paregabea lau taldeentzat, A eta B mailako urrea eta zilarra Tolosara ekarri zituztelarik. A mailan, Tolosa txapeldun eta Ordizia txapeldunorde, eta B mailan Tolosa H garaile eta Tolosa S bigarren.

Denboraldi "zoragarria" izan da Tolosako gimnasia taldearentzat. Igandean, denboraldiari amaiera emango diote herrian. Hortaz, ekainaren 12an, 11:30ean, herritar guztientzako ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko dute Usabal kiroldegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!