Herri kirol mundua Tolosara begira jarriko da igandean

Ataria 2022ko ekainaren 9a

Mahala III. Gizonezkoen Binakako Euskal Pentatloi Sariaren finala ekainaren 12an jokatuko da Tolosako zezen plazan, 12:00etan hasita. Sarrerak Tolosako Kantabrikon salgai daude; egunean bertan zezen plazan egongo dira salgai. Lau bikoteren arteko lehia izango da.

Xabier Zaldua-Jagoba Otaegi; Beñat Amade-Aritz Irazabal; Gorka Etxeberria-Andoni Iruretagoiena eta Aratz Mugertza-Julen Kañamares izango dira txapelen lehian ariko direnak igande honetan Tolosako zezen plazan.

Egin beharreko lana ondorengoa izango da:

  • Harriari 40 jasoaldi.
  • Giza proba 4 plaza.
  • Aizkoran 4 kanaerdiko.
  • Txingekin 8 plaza.
  • Korrika 4 kilometro.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!