Bederatzi domina eta Tolosa CF-ko errekorra, absolutu mailako Euskadiko Txapelketan

Ataria 2022ko ekainaren 9a

Bederatzi domina eta Tolosa  1 1654781163002
Bederatzi domina eta Tolosa  2 1654781163612
Bederatzi domina eta Tolosa  3 1654781163785
Bederatzi domina eta Tolosa  4 1654781163989
Bederatzi domina eta Tolosa  5 1654781164300
Bederatzi domina eta Tolosa  6 1654781164440

Urrezko domina bat, zilarrezko lau eta brontzezko beste lau lortu dituzte Tolosa CF-ko atletek asteburuan jokatutako Euskadiko Absolutu Txapelketan. Dominez gain, Joseba Larrauri irurarrak klubeko errekorra ezarri du 200 metroetan, 21,44 markarekin.

Urrea Julen Martinek lortu du 110 metro hesietan, 14,76rekin, marka pertsonala eginez. Joseba Larraurik zilarrezko bi lortu ditu, 100 metroetan (10,79) eta 200 metroetan (21,44). Maria Felisa Okomok zilarrezkoa ere jaurtiketan 12,53 metrorekin, eta laugarren zilarra Ane Martinentzat izan da, 1.500 metroetan marka pertsonala eginez 4.41ekin. Nora Ituartek bi brontze lortu ditu, 100 metrotan 12,14rekin bere marka onduaz eta 200 metrotan 25,13rekin. Ainhoa Muruak 400 hesietan 1.05,60ko markarekin izan da hirugarren, eta postu bera egin du Izaro Perurenak 1.500 metroetan 4,46rekin.

Manex Civico, txapeldunorde Espainiako Autonomien Arteko Txapelketan

Tolosa CF-ko hiru atleta joan ziren asteburuan Valladolid aldera euskal selekzioarekin Espainiako Autonomien Arteko Txapelketara. Emaitza oso onak izan zituzten hirurek baino bat izan zen aipagarriena: Manex Civico tolosarrak, 2.000 metroko oztopoetako proban, txapeldunorde izatea lortu zuen bukaera estu bat eta gero. 5.58,51ko marka bikainarekin gainera, 18 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra egitea lortu zuen.
 
June Sudupe hernialdearra ere fin ibili zen 800 metroetan, eta bere marka pertsonaletik oso gertu, 2.18,73rekin bere finaleko laugarren postuan helmugaratu zen. Ander Aristi larrauldarrak 400 metroak egin zituen. Azkarregi hasi eta azken zuzengunean ordaindu zuen. Halere, 50,44ko marka bikainarekin bere finaleko laugarren sailkatzea lortu zuen. 4x400 erreleboan ere parte hartu zuen Aristik, guztira 4. postua lortuaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!